Tretatxu. Anita Maravillas & Portal 71 Gipuzkoa Tretatxu. Anita Maravillas & Portal 71 Gipuzkoa
Biteri kultur etxea
Gipuzkoa ES

Tretatxu. Anita Maravillas & Portal 71 Gipuzkoa

Funzione unica 12/12/2026

Biteri kultur etxea

Nafar kalea, Hernani, Gipuzkoa

+6 urte

50 min.

Tretatxuk eta bere familiak gosea eta pobrezia pairatu zituzten. Agintariek dena lapurtu zieten: ortua, etxea baita irribarrea ere. Baina ume bihurri hura hazi egin zen, eta inguruko bidelapurrik miretsiena bihurtu zen. Lapurren gobeadore honek hamaika abentura eta erronka biziko ditu: boteretsuei egindako lapurretak, arriskuz betetako ihesaldiak, ezinezko ezkutalekuak, maitasun-istorio korapilatsuak eta amaierarik gabeko dantzak. Beti arriskuaren mugan eta beti heriotza saihesten. Eta, hala ere, herriaren bihotza irabaziko du, bere altxorrik preziatuena.

Alabaina, heroirik ausartenak ere despistatzen dira. Tretatxuk, bere balentrietan murgilduta, etxekoak ahaztu ditu. Baina, zorionez, bizitzak oraindik azken erronka bat botako dio: samurtasunez beteriko borroka bat.


Jatorrizko ideia: Miren Larrea

Zuzendaritza: Iván Alonso

Titereen diseinua eta eraikuntza: Valentina Raposo

Zuzendaritza artistiko eta teknikoa: Ion Chavez

Aktoreak: Miren Larrea, Valentina Raposo