"ESCAPE ROOM" Txalo Gipuzkoa "ESCAPE ROOM" Txalo Gipuzkoa
Baztartxo Antzokia
Gipuzkoa ES

"ESCAPE ROOM" Txalo Gipuzkoa

Funzione unica 14/03/2026

Baztartxo Antzokia

Aingeru kalea, 0, Azkoitia, Gipuzkoa


Escape Room tiene 30 eventos activos en este momento. VER EVENTOS DISPONIBLES



Sei un fan di Escape Room

Scopri le loro ultime notizie, foto e video. Daci la tua email per non perdere nessun dettaglio.



Txalo Produkzioakek escape room jolasa oinarri duen beldurrezko komedia bat dakar antzezlan honetan, Zuhaitz Gurrutxaga, Nerea Gorriti, Iñigo Aranburu eta Oihana Maritorena aktoreak protagonista dituena.

Haurtzarotik lagunak diren bi bikotek hitzordu bat jarri dute elkarrekin escape room bat bisitatzeko. Escape rooma dagoen auzoan berriki zatikatutako gizon baten gorpua edukiontzi batean agertu da... Bildutako lau lagunek ondo pasatzeko jolas atsegin bat aurkitzea espero dute, euren adimena probatzeko eta barre egiteko hitzordu bat. Aldiz, gelan sartu eta atea hermetikoki ixten den unean bertan, atzerako kontaketa hasiko da: inork espero ez dituen gauza bitxiak pasatzen hasiko dira. Gelatik irtetea ez da ez erraza izango, eta jolasa bene-benetako infeu bilakatuko da, lau lagunen arteko adiskidetasuna mugara eraman eta kinkan jartzeraino.

Ez dirudien arren, Escape room komedia bat da: beldurrezko komedia bat!

Egileak: Joel Joan, Hector Claramunt. Zuzendaria: Begoña Bilbao Lejarzegi. Zuzendari laguntzailea: Martin Agirre. Interpreteak: Zuhaitz Gurrutxaga, Nerea Gorriti, Iñigo Aranburu, Oihana Maritorena. Eszenografia: Asier Sancho Senosiain. Jantziak: Leire Santillán. Argiztapena: Julen Zaballa. Teknikoak: Alfredo Medina Lirio, Igor Arana. Inprimategia: Online Printers. Ekoizlea: Xabier Agirre. Ekoizpen exekutiboa: Martin Agirre. Bulegoa: Gema Etxeberria, Bittor Agirre. Aholkularitza juridikoa: Geuk. Kontabilitatea: Hator. Banaketa eta ekoizpena:Txalo Produkzioak