Anonyme Popular Hernani
Varie date
Biteri kultur etxea
Nafar kalea, Hernani, Gipuzkoa
Rafa Rueda tiene eventos activos en este momento.
Sei un fan di Rafa Rueda
Scopri le loro ultime notizie, foto e video. Daci la tua email per non perdere nessun dettaglio.
Anonyme Popular edonor izan daiteke, eta aldi berean, norbait da. Igor da. Inor. Bere izenean eta besteren abizenean arituz.
Hitzak jostari josiz jarri ditu bertsoak; noiz sakon, noiz arin. Norbanakoaz eta jendeaz ari da, maitasunaz eta desiraz, azaletik barrura eta kanpora garenaz, gizonez eta feminismoaz, euskaldunon iragan hurbilaz eta orainaldi urrunaz, eguneroko nahi eta ezinez. Garaiaz eta giroaz. Buruz beste bihotzez.
Bertsoen hitzaren eta ahotsaren jarrera bereizgarri berekoak dira Rafa Ruedarekin landu dituen doinuak eta soinuak ere. Rapa, trapa, popa, funkya, mundurako erritmoak... Bertso-kantaro aurkituko da sorpresaz entzulea, aldiro, aldiaren kontraesanetara ertz ezberdinetatik hurbiltzeko.
Ikus-entzunezko bertso jarriak dakartza, beraz, Anonyme Popular egitasmoak.
Igor Elortza: hitzak eta ahotsa
Rafa Rueda: doinua eta soinuak
Kulturaz kooperatiba: ikus-entzunezko narrazioak



