Olatz Salvador Hernani Olatz Salvador Hernani
Biteri kultur etxea
Gipuzkoa ES

Olatz Salvador Hernani

Diverses dates

Biteri kultur etxea

Nafar kalea, Hernani, Gipuzkoa


Olatz Salvador tiene eventos activos en este momento.



Vous êtes fan de Olatz Salvador

Découvrez ses dernières nouvelles, photos et vidéos. Laissez-nous votre email et ne manquez aucun détail.



Kontzertua zutik izango da.

Olatz Salvador euskal musika eszenaren izen handienetako bat da. Txikitatik hasi zen musikarekin duen lotura garatzen. Musikariz osatutako familia bateko kide, haurtzaroan hasi zituen piano eta solfeoikasketak eta nerabezaroan hasi zen gitarrarekin lehen akordeak jotzen era autodidakta batean.

Gerora, bere formakuntzarekin jarraitu eta harmonia, ahots teknika eta baxu elektrikoa ikasi zituelarik. 20 urte zituela, Skakeitan taldean hammond soinuak eta sintetizadoreak jotzen hasi zen. 4 urte beranduago, bere bakarkako proiektuari hasiera eman zion.

Orain, bere hirugarren bakarkako lana ‘Zainak eman’ aurkeztera dator. Soinu organikoak eta elektronikoak oreka ezin hobean konbinatzen dituen albuma da, hain zuzen. Kataluniako Olivera estudioetan ekoiztu eta grabatutako bere lan arriskatuena.

• Olatz Salvador: ahotsa, gitarra

• Mattin Saldias: gitarra

• Jagoba Salvador: baxua, teklatuak

• Ander Zulaika: bateria

• Esti Beraza: teklatuak, ahotsa