Nutrizioa perimenopausia eta menopausian Gipuzkoa Nutrizioa perimenopausia eta menopausian Gipuzkoa
Elikagunea
Gipuzkoa ES

Nutrizioa perimenopausia eta menopausian Gipuzkoa

Fonction unique 17/10/2026

Elikagunea

Plaza nagusia 11, ,

Beroaldiak, nekea, insomnioa, pisu-aldaketak… Ez du zertan horrela izan behar!

Menopausia eta perimenopausian dauden emakume askok aldaketa fisiko eta emozional handiak bizi dituzte eta horrek frustrazioa eta ondoez orokorra eragiten ditu. Baina zure elikadura egokituz, sintoma horiek arindu eta zure energia berreskura ditzazkezu!

3 saio izango dira:

1. saioa. Urriak 17. Nutrizio estrategikoa menopausian

Saio honetan, menopausian gertatzen diren aldaketak eta sintomak ezagutuko dituzu: klimaterioa, hormona aldaketak eta estrogenoen jaitsiera. Gainera, elikadura, atseden, ariketa fisikoa eta osagarriak nola lagundu dezaketen zure ongizatea hobetzen erakutsiko dugu.

2. saioa. Urriak 24. Asteko menua planifikatzen

Asteko menua planifikatzea eta elikagai estrategikoak aukeratzea, menopausian sintomak murriztu eta energia gehiago izateko. Asteko menua sortuko duzu, zure eguneroko errutinara erraz egokituz.

3. saioa. Urriak 31. Sukaldeko praktika

Praktikan jarriko dugu ikasitakoa eta plater errazak sortuko ditugu, zure eguneroko bizitzara erraz egokitzen direnak, elikadura osasungarriak eta zaporeak uztartuz.

Ez da dieta bat. Ez da sakrifizioa. Zure bizitzan aldaketa errealak egiteko tresnak emango dizkizu.

Plazak mugatuak! Ez galdu aukera eta eman izena orain.

Eliku Zentroak eta Elikaguneak elkarlanean antolatu dugu ekimena, Azpeitiko Udalaren laguntzarekin.

Artistes de l’événement Informations sur le lieu
Ajouter des services Partager l’événement
Facebook Twitter Linkedin