Lotura Basatiak - bira amaiera Deba
Diverses dates
Ispiluen Gela (Agirre Jauregia)
Astillero, 12, Deba, Gipuzkoa
Entérate antes que nadie
¿Quieres ver a LOTURA BASATIAK?
Te avisaremos de nuevas fechas, apertura de venta y preventas de LOTURA BASATIAK.
LOTURA BASATIAK performancearen bira amaiera. Azken bi emanaldiak. Bada garaia zilbor-hestea mozteko!
Abenduak 27
1. saioa: 18:00etan
2. saioa: 19:30etan
Zilbor-heste bat. Ama eta alaba hariaren punta bakoitzean, hariari so. Lotura kate bat. Ama eta alaba hariaren punta banatik heldu eta hari tiraka, dantza geldiezin batean, harremanari korapiloak egin eta askatu, betirako iraungo duen doinu batean balantzaka. Beldurra, kontrola, dependentzia, zama, maitasuna. Etengo den edo etengo ez den dantza infinitu bat. Ama alaben arteko harremanaren konplexutasuna lantzen du “Lotura Basatiak” piezak. Hitza, irudia, musika eta mugimendua bateratzen eta tonu desberdinak nahasten dituen -umorea, poesia, drama...- obra katartiko bat dakargu eszenatokira.
Bi kate;
biak ebaki beharrezkoak
bat gorputzaren bizitzeko
bestea gogoaren askatzeko.



