Lagun Beltz Asko / Ados Teatroa azpeitia Lagun Beltz Asko / Ados Teatroa azpeitia
Soreasu antzokia
Gipuzkoa ES

Lagun Beltz Asko / Ados Teatroa azpeitia

Diverses dates

Soreasu antzokia

Soreasu auzoa, azpeitia, Gipuzkoa


Ados Teatroa tiene eventos activos en este momento.



Vous êtes fan de Ados Teatroa

Découvrez ses dernières nouvelles, photos et vidéos. Laissez-nous votre email et ne manquez aucun détail.



Sinopsia:

Hemen ez gara arrazistak. Hemen denok ditugu lagun beltz asko. Eta gauza asko entzuten da, gero eta delinkuentzia gehiago dagoela, jende horrek lana kenduko digula entzuten da. Berandu da. Kalean ez dabil inor. Ixtear doan taberna arrunt batean gertatzen da istorioa. Barruan, tabernako jabea eta bere lagun hoberena azkena hartzen ari dira. Oso lagun dirudite baina sekretuak eta traizioak ezkutatzen dizkiote batak besteari. Bat-batean, galduta dagoen migratzaile batek atea jotzen du eta mugikorra kargatzen uztea eskatzen die, Londresen dagoen alabarekin hitz egin ahal izateko. Mugikorrik gabe ezin du ez alabarekin hitz egin ezta bere bidaiarekin jarraitu ere.

Gaua luzatzen da eta “bertakoek” hain urrunetik datorrenari lagundu egin nahi diote nola edo hala. Ezin elkar ulertu ordea. Istorio hau, taberna batera sartu eta, nahigabean, bertako anfitrioien isilpeko sekretuak nahastearen ondorio da.

Gauaren bukaeran, gorpu geldo bat tabernako zoruan. Poliziari kontatuko dioten bertsioa, berriz, klasikoa: ez zuen paperik, indarrean sartu zen, lapurtu egin nahi zien. Beraiek lagundu besterik ez zuten egin nahi baina arazoa da ez ziotela ezertxo ere ulertzen. Agian zerbait ulertu izan baliote, han ez zen ezer gertatu izango.


Artistes de l’événement
Informations sur le lieu Ajouter des services Partager l’événement
Facebook Twitter Linkedin