ALBUM (Formol konpainia) Izarra
Diverses dates
Kultur etxeko antzokia
Urkabustaizko Kultur Etxea, Izarra, Araba/Álava
ALBUM tiene 1 eventos activos en este momento. VER EVENTOS DISPONIBLES
Vous êtes fan de ALBUM
Découvrez ses dernières nouvelles, photos et vidéos. Laissez-nous votre email et ne manquez aucun détail.
Formol konpainiaren eskutik, ALBUM
Zuzendaritza: Edurne Azkarate
Aktoreak: Intza Alkain eta Mikel Ibarguren
Zer egiten du ostruka batek arrainontzi batean?
Ba al dago denon bistan egon eta ezkutatzea baino gauza miserableagorik?
Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea huraomendu ahal izateko?
Asko hitz egin izan da gazteoi buruz. Millennialok oinordetzan hartutako erantzukizunak kudeatu ezinean gabiltzanaren diagnosia jaso dugu. Ondorengo hitzekin definituak izan gara: infantilak, prekarioak, frustrazioari intoleranteak, grinik gabeak, bizitzan galduak, gainformatuak.
Ados, sintomatologia guzti hori geure gainean zamatuko dugu. Gure belaunaldiaren etiketenjabe bihurtuko gara.
Baina zer daukagu guk esateko?
Zer espero da gutaz?
Nor gara gu?
Ikerketa hau ez da autopsia bat, ez da erretratubat, ez da selfie bat. Formol Laborategiarenlehen Albuma da.
Ongi etorri gure kaiolara.







