EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA Azkoitia EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA Azkoitia
Baztartxo Antzokia
Gipuzkoa ES

EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA Azkoitia

Various Dates

Baztartxo Antzokia

Aingeru kalea, 0, Azkoitia, Gipuzkoa


EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA tiene eventos activos en este momento.



Be the first to know about tickets for EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA

Discover their latest news, photographs and videos. Leave us your email and don't miss any details.



EGO Azkoitian arituko da berriz ere, euskal formazioarentzat erronka handia izango den egitarau batekin. Izan ere, estilo aldetik moldakortasun handia eskatzen die musikariei.

Coplanden handitasunetik abiatuta, Schuberten malenkoliaraino; Straussen gazte-freskotasunetik eta, lehen aldiz entzungo den, Esnaolaren intentsitatetik igaroz.

Gauzak honela, Coplanden obra esanguratsuenetakoa den Fanfare for the Common Man obrarekin abiatuko da kontzertua. 1942. urtean sortua, obra hau herriaren nazio-izpiritua piztea helburu zuten fanfarreen parte izan zen. Coplandek “gizon arruntari” eskaini zion, herritarrak egiten ari ziren borroka eta sakrifizioa omentzeko asmoz.

Ondoren, Richard Straussen Haizezko instrumentuentzako serenata entzungo dugu, alemaniar konpositorearen obra goiztiar bat. 17 urte zituenean sortua, orkestrazioa guztiz menperatzen du, eta Mozarten influentzia argia antzematen da. Obra dotorea eta orekatua da, eta beranduago bere ezaugarri izango den maisutasun timbrikoa erakusten du.

Gero, Jon Esnaola konpositore gaztearen LUUR obraren erabateko estreinaldia interpretatuko du EGOk, Nestor Basterretxearen omenez idatzia. Hitz hauekin deskribatzen du Esnaolak bere obra:

“Obra hau lurraren inguruko erritual bat dela esan genezake. Hala ere, ez da planetari buruz ari, baizik eta zapaltzen, dantzatzen, lantzen eta deuseztatzen dugun lurrari buruz. Hau dela eta, sonoritatea iluna, goibela eta ezkorra da.”

Azkenik, Schuberten Sinfonia amaigabeak emango dio amaiera egitarauari; errepertorio sinfonikoko obra hunkigarrienetako eta misteriotsuenetako bat da. Bi mugimendu soilik izanik, malenkolia eta lirismo sakona adierazten ditu. Hala ere, amaigabea izanik ere, amaitua dirudi intentsitate emozionalari dagokionez.

Ez galdu!


Preguntas relacionadas con EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA Azkoitia

Where is the concert EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA Azkoitia held?

The concert takes place at Baztartxo Antzokia in Gipuzkoa.

¿Where is EUSKAL HERRIKO GAZTE ORKESTRA's concert?

The concert is in Baztartxo Antzokia.