KALIGRAFIA ETA LETTERING TAILERRA FAMILIAN Loiu
Verschiedene Termine
Lauro Ikastola
Goitiko-Anzubiaga Bidea, 2, 48180 Loiu, Bizkaia, Loiu, Bizkaia
KALIGRAFIA ETA LETTERING TAILERRA FAMILIAN tiene eventos activos en este momento.
Sind Sie ein Fan von KALIGRAFIA ETA LETTERING TAILERRA FAMILIAN
Entdecken Sie ihre neuesten Nachrichten, Fotos und Videos. Hinterlassen Sie uns Ihre E-Mail und verpassen Sie keine Details.
Datorren otsailaren 1ean (igandea) lettering tailer berezi bat antolatu dugu ikastolan, LH 3tik LH 6ra bitarteko ikasleei zuzendua.
Lauro Fundazioak Ikastolako hezkuntza-proiektuari balioa ematen dioten jardueren bidez, ikasleen eta familien arteko harremanak sendotu eta euskarazko aisialdi-esperientzia aberasgarriak eskaintzea du xede. Ildo horretan, familian egiteko Kaligrafia eta Lettering Tailerra antolatu dugu: sormena, hizkuntza eta elkarrekin ikastea uztartzen dituen jarduera bat. Tailerraren helburua idazketa artistikoa modu ludikoan lantzea da, euskarazko giroan, ikasleek eta helduek elkarrekin sortu, ikasi eta gozatzeko aukera izan dezaten.
Tailerrean parte hartzeko, Lauro Ikastolako familia izatea beharrezkoa ez dela azpimarratu nahi dugu; jarduera edonorentzat irekia da, eta lagunek, senideek edo interesa duen edonork parte har dezake.
Zer egingo dugu tailerrean?
Lettering-aren hastapenak
Script kaligrafia lantzea, letra bakoitza pausoz pauso praktikatuz
Errotulagailua kontrolatzen ikastea
Azkenik, esaldi motibatzaile bat sortu eta apainduko dugu, etxera eramateko moduko paper bereziko lamina ilustratu batean
*Ez da aurretiko esperientziarik behar.
Zer material erabiliko dugu?
Letteringerako errotulagailu bereziak (Ecoline, Pentel, Karin, Gelly…), errotulagailu akrilikoak, akuarela metalizatuak eta sorpresa gehiago. Material guztia barne dago.
Tailerra Margolari Eskolaren eskutik izango da eta jarduera osoa euskaraz egingo da. Goiz sortzaile, dibertigarri eta euskalduna izango da, familian partekatzeko aproposa.
Ekintzaren informazioa
Eguna: Otsailak 1, igandea
Ordutegia: 10:00 – 13:00
Lekua: Ikastolako LH eraikina
Norentzat: LH 3 – LH 6
Formatua: Ikaslea + tutorea/senidea
Prezioa: 32 € pertsonako
Hizkuntza: Euskara
Margolari arte eskolaren webgunea eta tailerrekin lotutako bideo adibideak ikusi ditzakezue hona:
Web orrialdea: https://margolari.com/eu/margolari-margolaritza-eskola/
YouTube kanaleko bideoak: https://youtube.com/@margolari837?si=1SYk0kxa_A4gveId
Familian sortzeko eta elkarrekin ikasteko aukera paregabea. Animatu parte hartzera!



