"DESOBEDIENTEAK 18/98" Tanttaka Gipuzkoa "DESOBEDIENTEAK 18/98" Tanttaka Gipuzkoa
Baztartxo Antzokia
Gipuzkoa ES

"DESOBEDIENTEAK 18/98" Tanttaka Gipuzkoa

Einzigartige Funktion 25/04/2026

Baztartxo Antzokia

Aingeru kalea, 0, Azkoitia, Gipuzkoa


Tanttaka tiene eventos activos en este momento.



Sind Sie ein Fan von Tanttaka

Entdecken Sie ihre neuesten Nachrichten, Fotos und Videos. Hinterlassen Sie uns Ihre E-Mail und verpassen Sie keine Details.



Tanttaka Teatroaren Desobedienteak 18/98 lana 18/98 auziko epaiketatik unibertsitatera, unibertsitatetik mundura, eta desobedientzia zibilaren oinarrietara doa, eta desobedientziaren funtzionamendua eta egungo gizarteak duen haren premia azalduko ditu.

Ainhoa Zientzia Politikoetan doktoratu berri da eta doktoretza-tesia defendatu behar du epaimahai akademiko baten aurrean. Tesiak desobedientzia zibila jorratzen du, gure demokrazietan indarrean dagoen eta beharrezkoa den borroka-praktika gisa, eta, aldi berean, esanahiz betetako adibideen bitartez, eskubide zibilen historian eta haiek irabazteko bidean desobedientzia zibilak izan duen rol erabakigarriaz hitz egiten du.

Bestetik, Desobedienteak 18/98 lana bete-betean murgilduko da, Garzon epaileak irekitako eginbide batzuetatik abiatuta, 18/98 sumarioaren makro prozesu judizial polemikoan, zeinetan eskubide zibilak gizarte-mugimenduei lotutako oinarri batetik defendatzen zituzten hainbat pertsonaren prozesamenduaren adierazle izan zen.

Egilea: María Goiricelaya. Itzulpena: Aiora Enparantza. Antzezleak: Miren Arrieta / Aiora Enparantza, Iñigo Azpitarte, Klara Badiola, Kepa Errasti, Omar Somai. Zuzendaritza: Feando Beués, Mireia Gabilondo. Zuzendari laguntzailea: Laia Beués. Gune eszenikoa: Feando Beués. Argiztapen diseinua: David Beués. Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones. Jantziak: Ana Turrillas. Argazkiak: Gorka Bravo. Administraritza: Maite Gorrotxategi. Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas. Ekoizpena: Paola Eguibar. Banaketa: Portal 71.

Künstler der Veranstaltung Information über den Veranstaltungsort Dienste hinzufügen Veranstaltung teilen
Facebook Twitter Linkedin