"SIDARI" Xake Produkzioak a Gipuzkoa "SIDARI" Xake Produkzioak a Gipuzkoa
Baztartxo Antzokia
Gipuzkoa ES

"SIDARI" Xake Produkzioak a Gipuzkoa

Funció única 24/10/2026

Baztartxo Antzokia

Aingeru kalea, 0, Azkoitia, Gipuzkoa

Hogei eta hamar urteen bueltan dabilen bikote gazte baten istorioa da honako hau. Jonek eta Jokinek interrail bidaia egitea erabaki dute Europan zehar beraien zortzigarren urteurrena ospatzeko. Harremanari dagokionez, oso puntu ezberdinetan dago bakoitza; Jokin bere neskarekin oso gustura dagoen bitartean, Jonek zerbait gehiago falta duela sentitzen du, eta zalantza handiak dauzka ea Jokin den bere bizitzako bikotea. “Bizitzako bikotea”. Existitzen da horrelako zerbait?

Trenean igotzearekin bat, bikote edadetu oso berezi batekin topo egingo dute. Hauek ere ez daukate norabide garbirik, baina gomendio bat egingo diete; Corfu irlako Sidari herrian dagoen kanal zoragarri bat bisitatzea eta kanal hura igerian gurutzatzea. Hori egiten duten bikoteek bizitza guztirako maitasuna eskaintzen omen diote elkarri.