(H)ondoko gela - LES BOBÈ BOBÉ - a VITORIA-GASTEIZ
Diverses Dates
CENTRO CÍVICO ZABALGANA GIZARTE ETXEA
Juan Gris Kalea, 2, VITORIA-GASTEIZ, Araba/Álava
Entérate antes que nadie
¿Quieres ver a (H)ondoko gela?
Te avisaremos de nuevas fechas, apertura de venta y preventas de (H)ondoko gela.
Sinopsia
Bi detektibe. Ezohiko hildako bat. Aurrez H hizkia duen ondoko gela, alboko gela sakona. Oso sakona, ikerketa inozo honen erara. Ezer ez da dirudiena, eta baldin bada ez dirudiena da. Ardi txikia, beti bildots. Baita zera ere! Beltz guztiak ez dira ikatz.
Eta kontua da dena halabeharrez aldatzen dela, baina denek uko egiten diotela aldaketari. Eta hilketa ez da konpontzen, desegin baizik, esku artean ihes egiten die. Pieza bakar bat ere ez dator bat alde honetan, pieza guztiak ondoko gelan sartzen direlako.
Lasterketa biziak, Omikron fasean ustegabeko topaketak, esana da erraz eta egina garratz, nora jo ez dakien ikerketa, konponezina den konplota.
Fenomeno paranormalak, normalak ez direnentzat eta guztiz anormalak direnentzat. Logika kartesiarrari astindua. Komedia beltz-mex eta zentzugabea, txepetxak adina bururik ez ukan, alegia, Les Bobè Bobé estilokoa.
Antzeki komikoa



