"HAUSPO BAT BIHOTZARI" a Gipuzkoa
Funció única 10/10/2026
Baztartxo Antzokia
Aingeru kalea, 0, Azkoitia, Gipuzkoa
Entérate antes que nadie
¿Quieres ver a "HAUSPO BAT BIHOTZARI" a Gipuzkoa?
Te avisaremos de nuevas fechas, apertura de venta y preventas de "HAUSPO BAT BIHOTZARI" a Gipuzkoa.
Hauspo bat bihotzari ikuskizunak trikitixaren eta herri baten arteko lotura emozional eta kulturala jartzen du agerian, Azkoitian instrumentu honek izan duen eta oraindik duen garrantzitik abiatuta. Soinu-txikia da ikuskizunaren protagonista, baina haren inguruan hainbat adierazpide artistiko elkartzen dira: musika, panderoa, dantza, bertsoa, poesia eta pintura. Festa eta erromeria giroan, narratzailearen begirada poetikoak trikitixaren inguruko mundua osatzen duten elementuak lotzen ditu: musikariak eta dantzariak, herria eta plaza, oroitzapenak eta bizipenak.
Azkoitiko hainbat txokotatik eta herriaren memoria kolektibotik barrena Atrasku tabeatik eta langileen apopilo-etxeetatik Gerra Zibilaren garaira, Urrategiko mendiko erromerietatik fabriketara, eta auto, itsasontzi zein hegazkinetara, trikitixak denboran eta espazioan zehar izan duen presentzia erakusten da.
Hauspo bat bihotzari ez da trikitixa-emanaldi hutsa: herri baten izaera, memoria eta emozioak ospatzeko festa artistikoa da. Hauspoaren aasa eta bihotzaren taupada uztartuz, trikitixak euskaldunon barruan piztu duen guztia plazaratu nahi du: poza, nostalgia, bizitasuna, dantza, komunitatea eta bizitzeko gogoa.



