'Destiny Driver' antzerkia - KulturEkin a Deba 'Destiny Driver' antzerkia - KulturEkin a Deba
Debako Kultur Elkartea
Gipuzkoa ES

'Destiny Driver' antzerkia - KulturEkin a Deba

Diverses Dates

Debako Kultur Elkartea

Calle Ostolaza, 12, Deba, Gipuzkoa


Getari Etxegarai tiene eventos activos en este momento.



Ets fan de Getari Etxegarai

Descobreix les seves últimes noticies, fotografies i vídeos. Deixa’ns el teu email i no et perdis cap detall.



Badator urriko KulturEkin! Oraingo honetan Destiny Driver antzerki laburra izango dugu gurean.
Aurtengo euskarazko lanik onenaren Kriseilu Saria jaso du antzezlan honek, beraz, ez galdu!

Aktoreak: Getari Etxegarai eta Ugaitz Alegria.
Zuzendaria: Olatz Ganboa
Iraupena: 20 minutu
Hizkuntza: Euskara
Sinopsia:
Bi pertsonen arteko zita batean gaude XXII. mendean. Gizartean gero eta zabalduago dagoen Destiny Driver izeneko software batek erabiltzaileari erabakiak hartzea errazten dio: begiak ixterakoan, hartzen den erabakiaren arabera bi etorkizun posible ikusteko aukera emanez. Gizakiek etorkizuna irudikatzeko gaitasuna algoritmo baten esku utzi dute; trukean, ziurgabetasuna desagertu egin da. Orain, ezagutu berri den bikote honek beraien etorkizun propioa imajinatu ala software honek esaten dienaz fidatzearen artean erabaki beharko du. Alde batetik, etorkizuna aldez aurretik ezagutzeak abantaila handiak dakarzkigu, baina ze preziotan? Etorkizun alternatiboak irudikatzeko gaitasuna galtzen badugu, hauek sortzeko aukera ere desagertzen da, profezia autobete batean bezala. Gizakiok lehen imajinatu duguna soilik sortzeko gai gara eta.