Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta? Tanttaka Teatroa a Hernani Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta? Tanttaka Teatroa a Hernani
Biteri kultur etxea
Gipuzkoa ES

Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta? Tanttaka Teatroa a Hernani

Diverses Dates

Biteri kultur etxea

Nafar kalea, Hernani, Gipuzkoa

Tanttaka Teatroa

Entérate antes que nadie

¿Quieres ver a Tanttaka Teatroa?

Te avisaremos de nuevas fechas, apertura de venta y preventas de Tanttaka Teatroa.

Hiru aktore daude (baina lau pertsonaia), Luciak identitate disoziatuaren nahasmendua baitu, hau da, nortasun anizkoitza. Horrenbestez, Yoldi ere aipatu behar dugu ezinbestean, Luciaren beste “ni” edo identitatea, Luciak duen traumagatik desgaitasun intelektualak dituen emakume gisa bere buruarentzat sortutako nortasuna. Beste bi pertsonaia ere badaude, adimen artifizialak badira ere: Alexa eta Emanuel. Martina, berriz, psikiatra da. Misantropo samarra da, eta ezin du gehiago. Ezin dio bizitzari aurre egin. Ez da Lucia alabari laguntzeko gai. Amore emango al du? Agian, bai.

Jakina, hiruretako, barkatu, lauretako inork ez daki gainerakoei zer gertatzen zaien, ezta haien etsipenak eta sekretuak zein diren ere. Hala ere, bada zerbait ukaezina: bizitza honetan gertatu zaien onena elkar ezagutzea eta beren bideak gurutzatzea izan da.

Zuzendaritza: Mireia Gabilondo

Aktoreak: Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Telmo Irureta

Gune eszenikoa: Fernando Bernués