"AA AITA" Jon Plazaolaren bakarrizketa a Gipuzkoa "AA AITA" Jon Plazaolaren bakarrizketa a Gipuzkoa
Baztartxo Antzokia
Gipuzkoa ES

"AA AITA" Jon Plazaolaren bakarrizketa a Gipuzkoa

Funció única 20/11/2026

Baztartxo Antzokia

Aingeru kalea, 0, Azkoitia, Gipuzkoa

Plazaolak bere lehen semea jaio eta hiru egunetara estreinatu zuen “Tu-Tum; Platz!” ikuskizuna; aitatasun bajari muzin eginda, pentsa. Azken finean bizitza horretarako da, ezta? Bakoitzak berea nahi duen modura izorratzeko.

Bi urteko bira arrakastatsuaren ondoren apur bat gora etorrita eta aitatasun “Alta”-n jarraitzen duela probestuz “AA AITA” sortu du orain Euskal Herriko ikuslegoaren gozamenerako eta komediaren mesedetarako. Edo hori uste du berak. #esanbehauen

Bi urte hauetan aitatasunak eman dion dena publikoarekin elkarbanatu nahi izan du Plazaolak lan berri honetan (Bai; ezin izan diogu burutik kendu). Esperientzia onak elkarbanatu eta funtsezkoena: Oinazea monetizatu. Aitatasuna ardatz eta aitzaki izango da baita ere patetismo eta ergelkeria propioaz aritzeko eta noski: gainontzekoen patetismo eta ergelkerian sakontzeko batez ere.

Egun guztian esertzeko denborarik ez duela uneoro errepikatzen badu ere, zuen aurrean zutik arituko da. Komedia. Parre egiteko. Bueno eta publikoak etxera hausnarketa txik... Ez; benetan. Parre egiteko..