1TZAL1 3T4 P1ZTU a Gipuzkoa 1TZAL1 3T4 P1ZTU a Gipuzkoa
Biteri kultur etxea
Gipuzkoa ES

1TZAL1 3T4 P1ZTU a Gipuzkoa

Funció única 17/12/2026

Biteri kultur etxea

Nafar kalea, Hernani, Gipuzkoa


Zuzeneko musika elektronikoa eta bat-bateko bertsolaritzaren arteko elkarlana du abiapuntu planteamendu musikal berriak. Bi diziplina orain arte bereiziak modu maldu eta librean pentsatzen eta interpretatzen arituko gara


Partaide guztiak ariko dira inprobisazioaren soka finaren gainean sortzen: musikariek bertsolarien tonu, erritmo, denbora eta melodia propioetara moldatu beharko dute zuzenean, egoerari egokituz eta horren arabera inprobisatuz unean uneko doinuak.

Era berean, bertsolariek oinarri musikal horren gainean dagokien gaiarekin sortu beharko dituzte bat-bateko bertsoak.


Bertsolariak: Aissa Intxausti, Eli Pagola, Haizea Arana eta Maddi Ane Txoperena

Musikariak: Libe Goenaga, Aner Peritz eta Manex Pagola